Elikadurantzako Tratamenduak
Azken urteetan gure jateko ohiturak gizarteak aldatu ditu orokorki eta elikagai-industriak partikularki, eta honek biztanlerian eragina izaten ari da gero eta gehiago.
Elikadura txarreko kasuak gero eta ohikoagoak bihurtzen ari dira eta honek sortzen duen sintomatologia oso desberdina izan daiteke: Kontzentratzeko zailtasunak, umore aldaketak, migrainak, buruko mina, loaren asaldura, nekea, min muskularrak… eta digestio asaldurak nola ez.
Gure osasun onerako, elikadura erabakigarria da
Ohitura edo/eta elikagai batzuk gure osasuna pixkanaka ahuldu dezakete gure gorputzean fenomeno narritatuak e hanturazkoak sortzen baitituzte. Hauek gisa honetako digestio asaldurak sortzen dituzte; sabelaren hantura, pisutasuna, ondoeza… eta ondorioz pisua galtzea zaildu egiten da.
Gure kontsultan hasiera batetik, elikadura eta kontsultaren arrazoia erlazionatzen dituen seinaleak bilatzen saiatzen gara.
Kasu batzuetan pazientearen balorazio hobea egiteko, bere jateko ohiturak sakonago jakitea beharrezkoa da.
Zure jateko erak zure osasunari eragiten diola uste baduzu,jarri harremanetan gurekin.