osteopatia

Osteopatiako printzipioak

1899-1901 artean, Andrew Taylor Still-ek, praktikan jarritako obserbazio guztiak laburbiltzen ditu eta Osteopatia oinarritzen den bost printzipioak ezagutzera ematen ditu.

- Lehen printzipioa: ESTRUKTURAK FUNTZIOA GOBERNATZEN DU

Estruktura hitzak eraiketa edo osaketa esanahia du. Gorputzaren zati desberdinak, elkarren artean era solidarioan, bat eginda daude, eta gorputza multzo bat bezala ulertzen da. Estruktura hauek anatomiaren bidez deskribatuak dira: giharrak, fasziak, organoak, erraiak, guruin endokrinoak o exokrinoak, larrua,… Funtzioa, zati bakoitzaren egin beharra zehazten du; funtzio digestioa, funtzio artikularra, sexuala, arnasketatakoa. Fisiologia, bizitzaren alde dinamikoa aztertzen duen zientzia da. Estruktura honetan, gorputzaren zatiren bat gaizki badabil, ondorioz zeinu batzuk agertu dira. Zeinu hauek eritasunaren deitura hartzen dute.

- Bigarren printzipioa: GORPUTZAREN BATASUNA

“Gizakia bere osotasunean izaki bakarra da eta hiru pertsonaz osatuta dago; gorputza, mugimendua eta espiritua. Emaitza onak lortzeko, naturaren egiara egokitu behar gara eta elkarrekin armonian bidaiatu”

Gizakiaren gorputza gauza oso bat bezala funtzionatzen du. Bertan sistema, mugimendu jarraitu batean, gorputzaren oreka bilatzen du beti. Gizabanakoaren planoren batean aldaketarik gertatzen badira, bertzeetan ere nabarmenak izanen dira ere.

Adibide bat: Lehen orno zerbikalaren blokeoaren ondorioz, zain neumogastrikoa zapaldua duen pertsonak, bere funtzio kardiakoak eta digestiboak aztoratuak izanen ditu eta takikardia bat izanen zen, zera da bere bihotzaren frekuentzia handituko da. Bere besikula biliarra alfertuta dago eta luzera begira, litiasis bat sortuko du, zera da harri-minak

- Hirugarren printzipioa: BIZITZA MUGIMENDUA DA

Naturan, dena mugitzen da (Elektronetik hasita, lurraren plaka tektonikoak arte) Gorputzean dena aurreikusita dago mugimenduaren arabera eta ehun desberdinen arteko mugikortasunagatik ere. Estruktura anatomiko guztiak, dentsoenetik hasita (hezurrak) bigunenen arte (fasziak, giharrak) eta fluidokoak (odola, likido zefalorrakideoa), beti mugimenduan daude bat bertzearen gain. Mugimendu guzti hauek perfektuki koherenteak dira eta mugimendu artikular, burezur-sakral eta erraiteko mugimenduak, mugikortasun artikularren funtsezko legeei erantzuten die. Guzti hau Ostepatak bere eskuen bidez nabaritzen du.

- Laugarren printzipioa: HOMEOSTASIA

Konstanteak orekatzeko gorputzak daukan gaitasuna da: tentsio arteriala, tenperatura, hormonen sekrezioa, babes immunitarioa eta auto-supertzeko gaitasuna; Homeostasia, organismoak auto-sendatzeko duen gaitasuna da.

Andrew Taylor Stil hau erraten zien bere ikasleei: “Medikurik hoberena, Natura bere kabuz sendatzen laguntzen ahal duena da. Orduan, lesioa osteopatikoa aurkitu, zuzendu ezazue eta utzi naturari gainerakoa egiten”

- Bosgarren printzipioa: ARTERIAREN ARAUA ERABATEKOA DA

Odolaren zirkulazioa ongi eta normaltasunez burutzen bada, eritasuna ezin da garatu, odola izaten baita immunitate naturala ziurtatzeko eta eritasunen aurka egiteko beharrezkoak diren elementuak garraiatzen duena. Bertze modu batean erranda, arterien zirkulazioaren funtzioa, funtsezkoa da. Honen beherakadak, ehunen defentsa gaitasun jaistera eramaten du irrigazio txarra jasotzen baitute ehunek eta honek, hasiera batean, zuzendu eta sendatu daiteken alterazio funtzional bat sortzen du. Irrigazio txar horrek denboran irauten badu, ehunak suntsitu egiten dira eta itzulezin eta sendaezina diren esklerosi eta fibrosiak sortuko dira. Ondorioz, lesio organiko bat sortuko da eta ez da lesio funtzional bat izanen.