Ume eta haurrentzako Tratamenduak

Osteopatiak haurrentzako soluzioa aunitz eskaintzen ditu. Haurrak, jaiotzen direnetik pubertaroa arte, kanpo eta barnealdeko gauzen eragina gehiago nabaritzen dute, beraien gorputzetako estruktura aunitz, formakuntza eta finkatze prozesu jarraitu batean murgilduta baitaude.

Haurren erditze momentua oso garrantzitsua da. Kasu aunitzetan jaioberriak, mintz eta artikulazioetan, tentsioak izaten dituzte edo sintomarik gabeko burezurreko lesioak. Osteopatiaren barruan, hauek garrantzitsuak dira, desorekak sortzen ahal dituztelako posturan, gaitasun neuromotorean eta portaera eta ikaskuntza arazoek.

Osteopatiak, haurren berezko naturan modu goxo, fin eta errespetu handiz eragitea lortzen du. Horretarakoa Osteopatiako profesionalak haurren gorputzaren zati desberdinak “entzuten” dituzte. Gainera haurrek, egokitze eta zuzentzeko gaitasun handia daukate eta honek Osteopataren lana aunitz errazten du. Osteopatiak haurrek dituzten disfuntzioetan oso lagungarria da eta ez du inongo albo-ondoriorik sortzen.

Osteopatia, dudarik gabe, medikuntza konbentzionalaren terapia osagarria da.

Osteopatia burezur-sakrala haurretan:

Kasu batzuetan medikuntza konbentzionalak kontutan hartzen ez dituen zeinuak (Aurrerago aipatzen direnak), hezurren mugikortasunaren gaitasunean eta tentsio faszialak eragin dezakete. Jarraian hauetako batzuk:

  • Bazkal aurreko negarrak: Hauen eragiletako bat “zain alferra” da. Konpresioak zonalde honetan, digestio aldatu dezake, goragalea sortu eta bertzelako arazoak eragin.
  • Lokartzeko arazoak: Buruko konpresio txiki batzuek lokartzerako orduan arazoak sortu ditzakete. Sintometako bat, haurrek adinean aurrera doazen heinean, oraindik hatza txupatzen jarraitzen dutela da. Sintoma hau, haurrak erditzean jasandako konpresioak konpentsatzeko duten erreflexu inkontzientea da.
  • Atentzio eskasia eta ikaskuntzarako zailtasunak: Jatorria, jaiotzean burezurrean izandako alterazioa ttxikiak izan daiteke. Hauek, haurrek inkontzienteki bizkarrezurreko desbideratzeak orekatzeko hartzen dituzten okerreko posturetan nabaritzen da eta osteopatak detektatu eta zuzendu ditzake.

• Bertze adierazleak:

o Hezurretako asaldura traumatikoak aldakaren sortzetiko behe-luxazioa, ezpain leporinoarekin erlazionatutako ahosabai arazoak, burezurraren deformazioa…

 

  • o “Ez traumatikoak” diren bertze asaldurak:
    • • Hortzen oklusio txarra
    • • Amaren esnea xurgatzeko arazoak
    • • Estrabismoa
    • Sinusitisa
  • • Buruko minak
  • • Arazoak arnasbidean
  • • Idorreria eta beheitikoa
  • • Hiperaktibitatea
  • • Eskolioasia, etab.

Beraz osteopatia, sintoma nabariak dituzten kasuetan erabiltzeaz gain, haurrek negar aunitz egiten duten kasuetan, jan edo lo egin kostatzen zaienen edo eritasunak hartzeko erraztasuna duten kasuetan ere erabili daiteke. Kasu batzuetan, prebentzio lanek, etorkizunean eritasun larrietan bihurtu ez daitezen saihesten dute.

Burezurreko osteopatiarekin, nerbio-sistemaren gainean lan egiten da (burezurreko nerbioen gain ere); Linfaren gainean, beraz immunitate sistemaren gainean; gorputzaren estruktura bakoitzean eta sistema baskularraren gainean.

Kasu aunitzetan, osteopatia tratamenduak ezartzen diren bitartean, gurasoak bertan egoten dira beraien presentziarekin laguntzen.