kirolarientzat Tratamenduak

Kirola egiten denean, batez ere goi mailakoa, gorputzak dituen egokitze mekanismo fisiologikoak frogan jartzen dira exijentzi fisiko eta mental handia baita gorputzarentzat.

Osteopatiarekin Kirol errendimendua hobetu daiteke eta lesioak izateko arriskuak gutxitu neurri handi batean. Hau batez ere Osteopatiak duen gorputzaren ezagutzagatik da. Osteopatiak gorputzaren egoera analizatzen du eta entrenamendu eta txapelketetarako egokitzea hobetzen du egokitze mekanismoak maximora suspertuz.

Osteopataren aldizkako azterketekin, Kirol errendimendua hobetzen da eta kirola egitearen ondorioz sortzen diren gain karga eta lesioak gutxitzen dira.

Osteopatiaren kontzeptua ez da bakarrik gihar-eskeletiko sistema zaintzea. Hori baino gehiago da y urrunago doa: Indibidualki kirolariaren atal guztiak analizatzen ditu:

 

- Gihar-eskeletikoa: Egiten den kirolaren arabera lesioak tratatu eta prebenitzen dira ezaugarri fisiko desberdinak orekatuz.   - Nutrizionala: Kirolariak elikadurarekin, kirola egiterakoan sortzen diren oxidatze prozesuak orekatzen ditu eta aldi berean metabolismo ona izateko printzipio aktiboak ematen dizkio gorputzari eta honela elikadura gabeziak saihestu.
     
- Deskantsua: Oinarrizkoa da kirol errendimendua hobetzeko, zera da, atsedenik gabe ez dago indarberritzerik, indarberritze gabe ez dago egokitzapenik eta egokitzapenik gabe errendimenduaren hobekuntzarik ez dago.   - Metabolikoa: Funtzionamendu ona baieztatzen duten odol frogen analisia.

Kirolariaren azterketa zehatza egin eta gero, Osteopatiak soluzio desberdinak eskaintzen ditu jasandako kirol lesioak errekuperatu eta tratatzeko. Modu honetan lesioen ondorioak aunitz gutxitzen dira eta konpentsazio sistema on bat izatea ziurtatzen da.

Laburbilduz, kirola arloan Osteopatia segidakora erabiltzen da:

- Lesioak prebenitu sistema propiozeptiboa estimulatuz eta kirola bakoitzean erabiltzen den muskulatura indartuz.

- Kirol errendimendua hobetu pazientearen osasunean eraginik izan gabe.