Haurdunentzako Tratamenduak

Haurdunaldia emakumeentzat, bizitzako etapa klabe eta garrantzitsuenetakoa da eta honek irauten duen bitartean aldaketa fisiko, metabolikoak, hormonalak eta psikologiko aunitz jasaten dituzte.

Haurdun geratu nahi duen emakume batek bere egokitzeko ahalmena mugatua badauka, haurdunaldiaren garapenean eragin garrantzitsua izan dezake. Egoera hau haurdunak modu hobean gainditzeko aukera izan dezaten Osteopatia oso lagungarria da, haurdunaldian ematen diren egokitze sistemak hobetzen laguntzen baitu.

Noiz Joan Osteopatara:
HAURDUNALDIAREN AURRETIK

Hasiera batean aproposena, osteopatiaren ikus puntutik, ama izan behar denaren egoera egiaztatzea izaten da. Modu honetan pertsona batek haurdunaldiaren aitzinean bizkarreko arazoak badin baditu (Lunbalgia, ziatika…), haurdunaldian zehar, exijentzi fisikoak bizkarrarentzako handitzean, mina agertuko da seguruenik. Honengatik, sintoma hauek prebenitzeko, haurdun gelditu aurretik, lan egin daiteke.

Osteopatiak, bizkarreko minak, lan prebentiboarekin tratatzen ditu.

HAURDUNALDIAN ZEHAR

Etapa honetan, konpentsazio mekanismoak behar den bezala lan egin dezaten izaten da helburua. Nahiko izaten da hiru hilero Osteopata bisitatzearekin.

Haurdunak Osteopatara joateko arrazoi nagusiak gihar-eskeletoak sortutako zergatiak izaten dira; bizkarreko minak, inurridurak, ziatikak…. Kasu hauetan teknika suabe eta bereziak erabiltzen dira.

Osteopatia tratamenduak emaitza oso onak izaten dituzte haurdunaldian sortzen diren arazoak zuzentzeko.

Osteopatiarekin emaitza oso onak lortzen dira emakume haurdunak jasaten dituzten paramentan.

Haurdunaldiaren 8. hilabetean oso garrantzitsua da egiaztatze batzuk egitea:

- Erditzearen prestaketa: Erditzearen prozesuan, artikulazioen mugikortasuna, ligamenduen estrukturak eta parte hartzen duten giharren egiaztatzea egiten da. Honen helburua erditzeko momentu garrantzitsua hau ahalik eta fisiologikoa izatea da eta ahalik eta trauma gutxiena sortzea ama eta jaio berrian.

EMAKUMENAREN SUSPERTZEA

Denboraldi honetan oso arruntak izaten dira pelbiseko minak, jaiotze osteko depresioa, nekea, zoru pelbikoaren biguntzea eta bertzelakoak agertzea.

Kasu hauentzako, Osteopatiak eskaintzen dituen tratamendu zehatzak, konponbide eraginkorrak izaten dituzte.

Jaioberrientzako Osteopatia tratamenduak bereziak ere izate dira Umeak.