emakumeentzako Tratamenduak

Emakumea bere bizitzan zehar mota desberdinetako aldaketa eta alterazio (fiskoak, metabolikoak, hormonalak eta psikologikoak) sortzen dituen etapa desberdinetatik pasatzen da, kasu batzuetan hil ala bizikoa izateko haina. Arrazoi batengatik emakumearen ahalmena mugatua baldin badago, bere gorputzaren edozein aldaketa bere osasunean, gogoan eta emozioetan ere eragina izan dezake.

Osteopatiaren helburuetako bat gorputzaren egokitze sistema estimuluen bidez hobetzea da eta honela eguneroko jarduerak normaltasunez egiteko aukera izatea.

Jarraian balorazio osteopatiakoa gomendatzen den emakumearen etapa klabe batzuk:

Lehen hilekoa

Eskoliosis agertzearekin oso erlazionatuta dago. Hilekoaren aurreko sindromea: Emakume aunitzek jasaten dute. Hilekoaren aitzinean eta ondotik izaten diren sintoma batzuk tratatzen dira: buruko mina, gerrialdeko mina, mina bularretan eta umore aldaketa handiak. Ohikoak eta normalak bezala onartzen badira ere, egoera hobetzeko gauzak egin daitezke.

• Haurdunaldiaren bilaketa

Haurdun geratu nahi duen emakumeentzako laguntza eta prestaketa prozesua, emakumearen egoeraren balorazio egin ahal izateko. Batez ere garrantzitsua da eguneroko jardunean arazoak dituzten emakumeentzako.

• Haurdunaldia

Egoera honetan eman behar diren aldaketak konpentsatzen saiatzen da, haurdun egotean ohikoak diren sintomak ez agertzeko helburuarekin; Ziatikak, bizkarreko minak, inurridurak, etab.

• Erditzea

Aurre prestaketa: Pelbisaren mugikortasuna frogatu egiten da, ahalik eta fisiologikoena izan dadila eta erditzerako unean ahalik eta trauma txikiena izan dezaten amak eta umeak. Jaioberriak tratatzen dira ere

• Erditze-ostea

Erditze ondoko errekuperatze prozesua oso ohikoak dira min pelbikoak, nekea, erditze-osteko depresioa, biguntea zoru pelbikoan, etab.

• Menopausia

Estrogenoen jaitsieraren eta hauen efektuaren gutxitzearen prebentzioan lan egiten da.

• Zahartzea

Prozesu hau ahal den heinean moteltze saiatzen da